Euskara ikasteko eta udako ikastaroak egiteko diru-laguntzak eskatzeko azken eguna irailaren 25a da

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Udala

Argazkia: gipuzkoangazte

2014-2015 ikasturtean euskara ikasteagatik eta aurtengo udako ikastaroetan parte hartzeagatik Udalak diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik du. Eskaera egin nahi dutenek irailaren 25a baino lehen egin beharko dute.

Oinarriak eskuragarri daude Udalaren web gunean eta Udaleko Erregistro Nagusian. Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2015eko apirilaren 15ean argitaratu zen, 69. zenbakian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide