Erosi euskaraz eta parte hartu Azkoittixen Bai Euskarari Ziurtagiriaren zozketan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Udala 2015ko ira. 14a, 13:38

Azkoittixen Bai Euskarari ziurtagiria duten saltokietan erosteak saria izango du irailean: erosleen artean 200 euroko hiru erosketa txartel zozkatuko dira, ziurtagiridun dendetan gastatzeko. Zozketaren helburua ziurtagiria bultzatzea, herrian dauden Ziurtagiridun 30 saltokiak ezagutaraztea eta denda horiek euskararen alde egiten duten ahalegina aitortzea da.

 

Hilaren 24a bitartean, Bai Euskarari Ziurtagiria duten establezimenduek doan banatuko dizkiete txartelak erosleei. Irailaren 25ean jendaurrean egingo da zozketa, eta irabazleek 200 euroko erosketa txartel bana eskuratuko dute, Bai Euskarari Ziurtagiria duten Azkoitiko establezimenduetan gastatzeko.

Txartelak establezimendu hauetan banatuko dira:
ALDALUR JOSTUNDEGIA
ARANBARRI DROGERIA

ARKUPE TABERNA
ARROSPIDE OINETAKOAK

DEAN TABERNA

ELKARMEDIA S.L.

ETXANIZ AUTOESKOLA
FK KOPISTEGIA

IKASI GROUPS SOLUTIONS S.L.
ITZIAR ARRANDEGIA

ITZIAR JATETXEA
JOYERÍA GONZALO

KINTTELA ESTANKOA

KOXKA KAFETEGIA
MILAR LARRAMENDI
NHOA, AINHOA ETXANIZ ESTUDIOA
PLAZA BERRI SPORT
PRESALDE GOZOTEGIA
PSOE TABERNA – Azkoitia
TAILETU AHOLKULARITZA-INMOBILIARIA
TRAKI HARATEGIA
URIA SULKALDEAK S.L.
ZAKELA KULTUR ELKARTEA

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide