Sarrerak 10 eurotan eskuratu ahalko dira. Udaleko kultura sailan, Amaitz liburu-dendan, Olaberri tabernan eta Bizkargi Musika Eskolan egongo dira salgai. Egunean bertan, Baztartxo antzokian.
Irakurri albistea osorik azkoitia.eus-en.
Hitzordua irailaren 26an izango da, Baztartxo antzokian iluntzeko 20:00etan. Azkoitiko Iraurgi Abesbatzak Arrasateko Goikobalu eta Bizkargi Musika Eskolako abesbatzekin batera "Carmina Burana" obra taularatuko du. Carl Orff konpositore alemaniarraren obrarik ezagunena da eta kantu profanoek osatzen dute lana. Azken entseguak egiten ari dira eta gaur aurkeztu dute udaletxean protagonistek proiektua.