Azkoitia eta Azpeitia arteko bidegorria itxiko dute bi egunetan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Udala 2015ko ira. 1a, 10:57

Argazkia: eitb.eus

Azkoitia eta Azpeitia arteko bidegorria itxita egongo da datorren ostegunean eta ostiralean, hilak 3 eta 4, garbiketa lanengatik. 

Bidegorria goizeko zortzietatik arratsaldeko bost eta erdiak arte egongo da moztuta bi egun horietan. Besteak beste, garbitu eta sastrakak kenduko dituzte.

 

Basterretxe industrialdeatik (Eroski paretik) Loiolara bitarteko bidegorriaren zatia da zehazki itxiko dutena.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide