Udalak esleitu du Floreagan igogailua eraikitzeko proiektua

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Udala 2015ko uzt. 24a, 15:48

Maiatzean Floreaga Berrin ateratako argazkia.

Udalak esleitu du dagoeneko Floreagako irisgarritasuna bermatuko duen proiektuaren erredakzio lana eta obren zuzendaritza. Esku-hartze nagusia auzokoei mugikortasuna erraztuko dien igogailuaren eraikuntza izango da.

 

Esleipen hori urrats garrantzitsua da proiektua bizkortzeko, lehenbailehen errealitate bihur dadin duen garrantziagatik.

Proiektuaren erredakzio lanarekin batera, obren zuzendaritza eta lanen exekuzioen zuzendaritza zerbitzuak ere esleitu ditu Udalak prozesu horretan. Fiark Arquitectos enpresari esleitu zaizkio lan hauek.

Adjudikaziodun enpresak hiru hilabeteko epea du proiektuaren erredakzioa garatzeko.

Floreagako irisgarritasun lanak 460.000 eurotik gora kostako dira, Udalaren estimazioen arabera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide