Arregi oso ezaguna da herrian Azkoitiko Odol Emaileen taldeko ordezkari aktiboenetako bat delako, baina ekimen honetaz gain, Caritas, San Jose Egoitza, etxez-etxeko laguntza eta Elikadura Bankua bezalako proiektuetan ere aritzen da lanean, musutruk.
Udalak herritarren izenean aitortu nahi dio Luis Arregiri gizarte hobeago eta bidezkoago baten alde elkartasunez egin duen lana.