Halaber, zabor bilketa sistemaren inguruko erabakia herritarren esku utziko zuen herri kontsulta eskatzeko jasotako 2.000 sinadurak ere aurkeztu dizkiote.
Plataformak “kontsultaren emaitzak errespetatzeko” eta “eman beharreko urratsak emateko” eskatu dio Udalari “lehenbailehen zaborren bilketa sistema aldatu ahal izateko, zintzilikarioak kendu eta edukiontzien sistema egokiena” ezarriz.
EAJk aurreratu zuen bere hauteskunde programan, kontsultaren emaitzak ikusita, egungo sistema mistoa kendu eta edukiontzien aldeko apustua egingo zuela, ahaztu gabe helburua %70eko birziklapen tasa lortzea dela. Arrasaten edo Tolosan portzentaia hau gainditu dute jada bosgarren edukiontzia erabiliz.
Zero Zabor
Udal arduradunek izan dute dagoeneko lehenengo bilera informal bat Zero Zabor-eko kideekin ere. Hirigintza eta Ingurumen zinegotzia den Miguel Angel Bastida bildu zen eurekin. Azaldu zutenez, haientzat lehentasuna ezarritako birziklatze helburuak betetzeak du, eta ez hainbeste helburu horiek nola lortu erabakitzeak.