Zehazki, honako diru-laguntzak eskaintzen ditu Udalak:
1. Kanpoko errotulua euskaraz jartzeko.
2. Poltsak, kartazalak, bisita txartelak, zigiluak, albaranak, fakturak, menuak, produktuak biltzeko papera, autoen errotulazioa eta kartelak euskaratzeko.
3. Euskarazko webguneak sortzeko.
4. Programa informatikoak euskaraz jartzeko.
5. Euskara ikasteko: 2015-2016 ikasturteko diru-laguntzaren %40a gabon aurretik jasotzeko eskaera irailaren 28tik azaroaren 27ra egin behar da. Bestelako kasuetan kurtso bukaeran.
Diru laguntza hauen kasuan, eskaera egiteko azken eguna 2015eko urriaren 30a izango da. Bestalde, badira urte osoan eskaintzen diren beste bi zerbitzu ere:
6. Itzulpenak eta zuzenketak: lanean behin eta berriro erabiltzen diren testu laburrak euskararatu ala euskaraz idatzita badaude, zuzendu egiten dira.
7. Gidaliburuak: orain arte, 15 gidaliburu banatu dira (okindegietakoa, frutategietakoa, edergintzakoa, taberna eta jatetxeetakoa...).
Diru-laguntza horietako bakoitzak eskatzeko epe ezberdinak dituzte, eta hemen dituzue kontsultagai.