Eta orain nekazaritzan aritu nahi duten gazte horientzako lur bila hasi dira. Udalak horretarako lur publikorik ez duela ikusita, herriko baserritarrengana jotzen hasi dira: baserri guztietara deitzen ari dira, proiektua azaldu eta Udalak euren lurrak errentan hartuko lituzkeela azalduz.
Udalak honakoa eskaintzen die lurjabeei: bai nekazaritza eta bai abeltzaintzara bideratzeko lurrak epe ertain edo luzera errentan ematea, bidezko diru-kopuru baten truke eta nahi izanez gero dirua aurretik ordainduta, gero lur horiek lehiaketa publiko bidez landu nahi dituzten gazteei eskaintzeko. Errentaren baldintzak banan-bana baloratuko dira, lurraren kalitatearen arbara.
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 618 866 179 telefonora (Pedro) edo udaletxearen azken solairuan Lurbidek duen bulegora gerturatu.