Asteartea, maiatzak 26
08:00etatik 09:30era Aingeru kalea asfaltatuko dute.
09:00etatik 16:00etara, Kale Nagusia 1-15, 2-24 eta San Martin kalea 1-5 asfaltatuko dituzte.
Ondorioz, kale horiek erabat itxita egongo dira ibilgailu guztientzat eta Kale Nagusitik datozenak derrigor Oteiza frontoi aldera hartu beharko dute.
Autobusei dagokienez, Martin Deuna kaleko eta Altzibar kaleko geltokiak kendu egingo dira, eta Altzibarko biribilgune inguruan egingo dituzte geldialdiak
Arratsaldean, berriz, Xabier Munibe zuhaiztia asfaltatuko dute, Kiroldegiko biribilgunetik liburutegia bitartean.
Hori dela eta, ibilgailuak kiroldegiko biribilgunetik Ertzainetxe aldera eta gero Trenbidearen Zumarditik Julio Urkixo aldera bideratuko dira.
Autobusek ere ibilbide bera egingo dute, eta geltokia Geltokin egongo da.
Asteazkena, maiatzak 27
Egun osoan zehar, Julio Urkixo, Ibai Ondo, Trino de Uria eta Aingeru kaleko zuloak konponduko dituzte.
Zirkulazioa betiko norantzan mantenduko da, eta lanak egiten ari diren guneetan aparkatutako autoak kendu beharko dira.