Larunbat honetan, otsailak 15, Eskola Kirolaren saio berri bat izango dute haurrek. Eskupilota eta tenisa izango dira probatuko dituzten kirolak.
Batetik, Eskola Kirol Kontseiluak pilota saioa antolatu du LH3 eta LH4 mailako ikasleentzat. Oteiza eta Gurea frontoietan banatuko dituzte ikasleak eta bertan ordubetez, gutxi gorabehera, pilotako jolas desberdinak landuko dituzte.
Bestetik, Azkoitiko Tenis Klubaren laguntzarekin, teniseko saio bat antolatu dute LH5 eta LH6 mailako ikasleentzat.
Hona hemen xehetasunak:
Eskupilota
- Noiz: Otsailak 15
- Ordua: LH3: 09:30
LH4: 11:00
- Lekua: Oteiza frontoietan
Tenisa
- Noiz: otsailak 15
- Ordua: LH6 — 09:30
LH5 — 11:00
- Lekua: Txerloiako tenis pistetan
- Eraman beharrekoa: erraketa