Eguerdiko taldeak aditu baten bisita jaso zuen joan den urtarrilaren 31an. Izan ere, Julen Alonso trikitilaria Xabier Munibe ikastolan izan zen. Trikitilari oriotarrak pandero ikastaroko ikasleak bisitatu zituen, eta eurekin panderoa jotzeaz gain, gomendioak ere eman zizkien. Amaieran, taldeko argazkia atera zuten atarian. Pandero ikasle gazteek ordubete atsegina igaro zuten. Eskerrik asko Julen!