Euskararen Eguna ospatu dute Xabier Munibe Ikastolan

Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dute Xabier Munibe Ikastolan. Horrekin batera, Ikastolaren zaindaria den Xabierko Frantziskoren eguna gogoratu dute.

Goizean, LH1etik LH6. maila arteko ikasleak eta irakasleak herriko kaleetan zehar ibili dira abesten. Arratsaldean, berriz, bi emanaldi izan dituzte ikasleek. HHko eta LHko lehen eta bigarren mailako ikasleek, Ekain Txouren emanaldiaz gozatu dute aretoan. LHko gainerako ikasleek, berriz, 'Oker' filma ikusi dute, Baztartxon. Ondoren, guztiak Ikastolan elkartu dira, eta Udaberri Guraso Elkarteak prestatutako txokolatada izan dute. Mila ikasle baino gehiagok gozatu dute txokolatearekin eta elkarteko kideek emandako opilarekin.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide