Jertse berriak salgai, Xabier Munibe Ikastolaren 50. urteurrenean

Gure ikastola Xabier Munibek 50 urte beteko ditu datorren ikasturtean. Hori dela eta, eta burutuko diren ekintza desberdinen ildotik, urteurrenerako aukeratu den irudi berriarekin jertseak egin ditugu, gure ikastola eta festa handi horri ikusgarritasuna emateko helburuarekin.

Ospa dezagun urteurren garrantzitsu hau 50 urtetan egin den lanari ikusgarritasuna emanez, kaleak gure ikastolarekiko sentitzen dugun harrotasunaz betez, koloretsua eta alaia izan dadin guztiona eta guztiontzat den ikastolaren urteurren ospakizuna.

Guztiongana hurbiltzeko asmoz, ahalik eta erraztasun gehien emateko helburuarekin, ikastolarekin lotura estua duten bi jaietan egongo dira eskuragarri jertseak 20 eurotan:

-Ekainak 9, XXXVII. Ikaskirol Krossean Paza Berrin.

-Ekainak 15, Ikastolako Jaian, ikastolako atarian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide