Ihintza Aranburuk irabazi du Ikastolaren 50. urteurreneko logotipo lehiaketa

Xabier Munibe Ikastolak 50 urte beteko ditu datorren ikasturtean. Hori dela eta, burutuko dugun festa handiaren ildotik, hirugarren zikloko ikasleei logotipo berezi bat sortzeko eskatu zitzaien. Hainbat izan dira proposamenak eta denak oso onak —nahi izanez gero, ikastetxeko sarreran daude ikusgai—. Ihintza Aranbururen logoa izango da urteurreneko irudia.

Logotipo guztiak jasota, eta ikasleek egindako lanak gogoz aztertuta, igorri nahi den mezua hoberen islatzen duena Ihintza Aranbururen logoa izan da. Horregatik, aurrerantzean, horixe izango da Xabier Munibe Ikastolaren festa handiko irudia. Egindako lanagatik eskerrak emateko, Udaberri guraso elkartekoen eskutik hainbat sari jaso ditu: berak sortutako irudia daraman jertsea eta herriko liburu denda batean erabiltzeko bonua.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide