Areto futbola eta tenisa izango dituzte asteburuan LHko ikasleek

Xabier Munibe Ikastolako LHko ikasleek areto futbola eta tenisa izango dituzte zapatuan, otsailak 16. 

LH 3 eta LH4 mailetako ikasleek areto futbol partidak jokatuko dituzte. LH5 eta LH6 mailetako ikasleek, berriz, tenisa jokatuko dute. 

 

LH3

X. Munibe A – X. Munibe H (X. Munibe 1, 09:00etan)

X. Munibe B – X. Munibe G (X. Munibe 1, 10:00etan)            

X. Munibe C – X. Munibe F (X. Munibe 1, 11:00etan)

X. Munibe D – X. Munibe E (X. Munibe 1, 12:00etan)

 

LH4

X. Munibe A – X. Munibe F (Elkargunea, 09:15ean)

X. Munibe B – X. Munibe E (Elkargunea, 10:15ean)

X. Munibe C – X. Munibe D (Elkargunea, 11:15ean)

 

LH5 eta LH6 mailetako ikasleentzat, berriz teniseko saio bat antolatu du Eskola Kirol Kontseiluak. LH6 mailako neska-mutilek 09:15ean Txerloiako tenis pistan egon beharko dute. LH5 mailako ikasleek, berriz, 10:30ean. Teniserako erraketa eraman beharko dute jardueran parte hartu behar duten guztiek. Eskola Kirolean izean emanda dauden ikasleek ekintza guztietan parte hartzeko konpromisoa dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide