Ikastolako ikasleek gogotik abestu dituzte koplak, Santa Ageda bezperan

Erabiltzailearen aurpegia Udaberri guraso elkartea

Ohiturari jarraituz, Santa Ageda bezpera kantuan ospatu dute Xabier Munibe Ikastolako ikasleek. Euria ari zuelako, jolastoki estalian abestu dituzte koplak, trikitia eta pandero doinuek lagunduta. Kolore bizidun zapiak lepoan jantzita eta makilak eskuetan hartuta, gogotsu abestu diete ehunka haurrek aurrean zituzten gurasoei.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide