09:00ak inguruan iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi baserritik Xabier Munibe Ikastolara, eta ordu laurden geroago hasi dira agurtzen HHko geletan zain zituzten neska-mutilak. Batzuk etxetik idatzitako eskutitzekin joan dira ikastolara, besteek txupeteak ahotik kendu eta Olentzerori eta Mari Domingiri eman dizkiete eta ikatzez aurpegia margotzeko ere eskatu diete. Eguneko bi protagonistek gustura entzun dituzte ikasleen Gabonetako abestiak, eta amaieran areto nagusian elkartu dira. Ikasleek eta irakasleek bertsoekin, gabon abestiekin eta «ekarriko, ekarriko» oihuekin agurtu dituzte datorren urtera arte Olentzero eta Mari Domingi.
Ikusi Olentzerok eta Mari Domingik Ikastolara egindako bisita, bideoan: