Saskibaloia eta herri kirolak, zapatuan

LH3 eta LH4 mailetako ikasleek herri kirolak izango dituzte zapatuan, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek, berriz, saskibaloia.

 

Datorren zapatuan, abenduak 15, Eskola Kirol Kontseiluak, herri kirol saioa antolatu du LH3 eta LH4 mailako ikasleentzat. Saioa, Azpeitiko Urola ikastetxean izango da eta bertan ikasleek, ordu ta laurden inguruan, jolas desberdinak landuko dituzte. LH3 mailako ikasleak 10:00etan hasiko dira eta LH4ko ikasleak 11:30ean.

LH5 eta LH6 mailetako ikasleentzat, berriz, saskibaloi saioa antolatu du Eskola Kirol Kontseiluak. Hona hemen ordutegiak:

 

LH5

Azpeitiko Ikastola A  - Xabier Munibe A (Xabier Munibe pilotalekua, 12:00)  

Azpeitiko Ikastola B - Xabier Munibe B (Ikasberri, 09:00)

Azpeitiko Ikastola C - Xabier Munibe C (Ikasberri, 10:00)

Xabier Munibe D - Floreaga A (Floreaga 1, 09:00)

Xabier Munibe E - Floreaga B (Floreaga 1, 10:00)

Xabier Munibe F - Floreaga C  (Floreaga 1, 11:00)

 

LH6

Floreaga B - Xabier Munibe A (Xabier Munibe 2, 09:00)

Floreaga C - Xabier Munibe B (Xabier Munibe 2, 10:00)

Xabier Munibe C - Iraurgi B (Iraurgi 2, 11:00)

Xabier Munibe D - Karmelo Etxegarai E (Xabier Munibe pilotalekuan, 09:00)

Xabier Munibe E - Karmelo Etxegarai B (Xabier Munibe pilotalekuan, 10:00)

Xabier Munibe F - Karmelo Etxegarai B (Xabier Munibe pilotalekuan, 11:00)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide