Bizikleta martxa LHko ikasleentzat

Eskola Kirola kontseiluak txirrindularitza saioa antolatu du datorren larunbaterako, irailak 29, Jokin Ormaetxea eta Peña Elorza taldeen laguntzarekin. Jarduera LH3, LH4, LH5 eta LH6 mailako ikasleentzat da, eta ordu eta laurden inguru iraungo du.

 

LH3 mailako ikasleak Aizpurutxora joango dira, eta LH4 mailakoak Aginagako bidegurutzera. LH5 eta LH6 mailako ikasleek, berriz, aukeran izango dute ibilbidea. Txalintxora edo Aginagako bidegurutzera joateko aukera izango dute.

Noiz: irailak 29, larunbata.

Ordua:

  • LH3 eta LH4: 09:15ean.
  • LH5 eta LH6: 11:00etan.

Irteera: Jausoroko plazan.

Eraman beharrekoa: bizikleta eta kaskoa —kaskoa derrigorrezkoa da—.

 

GARRANTZITSUA: Eskola Kirolean izena emanda dauden ikasleek ekintza GUZTIETAN parte hartzeko KONPROMISOA dute. Gurasoak ere gonbidatuta daude bizikleta irteerara.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide