XXVII. Antzerki Topaketak egin dituzte, Baztartxon

Erabiltzailearen aurpegia Udaberri guraso elkartea

Gaur, ostirala, Xabier Munibe Ikastolako XXVII. Antzerki Topaketak egin dituzte, Baztartxo antzokian. Goizean eta arratsaldean zehar Xabier Munibe ikastolako eta Azkoitia BHIko antzerki taldekoek urte osoan egindako lanak aurkeztu dizkiete Ikastolako ikasleei, irakasleei eta bertaratu direnei. Nola goizean hala arratsaldean antzokia goraino bete da Baztartxo. Oholtza gainean taldeko argazkia egin ondoren, Udaberri Guraso Elkarteko ordezkariek opariak banatu dizkiete antzerkian parte hartu duten guztiei.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide