XXXVI. Ikaskirol Krossa ekainaren 3an izango da

XXXVI. Ikaskirol Krossa ekainaren 3an izango da. HH4ko ikasleetatik hasita DBH2 mailara arteko neska-mutilek eman ahalko dute izena lasterketan. Txikienen lasterketa 10:30ean hasiko da, eta parte hartzailerik zaharrenena, 11:55ean.

 

HH4 eta HH5 mailetako ikasleak Beti Poz elkartearen paretik abiatuko dira, azken urteetan bezala. Helmuga, berriz, Plaza Berrian izango da. LH eta DBH mailetako korrikalarien irteera eta helmuga Plaza Berrian izango da.

Proba guztiak amaitutakoan, 12:30ean, maila guztietako parte hartzaileen artean opariak zozketatuko dituzte, eta ondoren sari banaketa egingo da. Sai banaketak Plaza Berrian jarriko duten oholtzan egingo dituzte.

 

Lasterketen ordutegiak:

10:30ean, HH4ko ikasleen lasterketa. (400 metro, itzuli txiki bat, Beti Poz elkartean hasita)

10:45ean, HH5eko ikasleen lasterketa. (400 metro, itzuli txiki bat, Beti Poz elkartean hasita)

10:55ean, LH1eko ikasleen lasterketa. (550 metro, itzuli txiki bat, Plaza Berrian hasita)

11:05ean, LH2ko ikasleen lasterketa. (550 metro, itzuli txiki bat, Plaza Berrian hasita)

11:15ean, LH3ko ikasleen lasterketa. (1.100 metro, bi itzuli txiki, Plaza Berrian hasita)

11:25ean, LH4ko ikasleen lasterketa. (1.100 metro, bi itzuli txiki, Plaza Berrian hasita)

11:35ean, LH5eko ikasleen lasterketa. (1.550 metro, itzuli txiki bat eta handi bat, Plaza Berrian hasita)

11:45ean, LH6ko ikasleen lasterketa. (1.550 metro, itzuli txiki bat eta handi bat, Plaza Berrian hasita)

11:55ean, DBH1 eta DBH2ko ikasleen lasterketa (2.000 metro, bi itzuli handi)

 

Itzuliak:

Itzuli txikia: Plaza Berri → Ibai-Ondo → Plaza Berri. (HHkoen lasterketak Beti Pozen hasiko dira)

Itzuli handia: Plaza Berri → Santa Klara → Trino de Uria → Ibai-Ondo → Plaza Berri.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide