LH6 mailako ikasleek euripean jokatu dute futbol finala arratsaldean. Xabier Munibe A taldeak joko dotorea eginagatik, ezin izan dio Karmelo Etxegarai A taldeari irabazi. Azken minutuak zirraragarriak izan dira, bat eta lauko markagailutik hiru eta laukora estutu dutelako Ikastolako mutilek. Azken minutuetan gehiago merezi arren, azpitxapeldunaren saria txapeldun handiek bezala ospatu dute Txerloiako berdegunean.