Besteak beste, identitate digitala eta pribatutasuna zer den, gurasoek teknologia berrien erabilpen egokia nola egin dezakaten, adinaren arabera gurasoek seme-alabak nola lagundu ditzaketen eta sare sozial erabilienak zein diren ezagutu zituzten bertaratu ziren gurasoek. Saioa borobiltzeko, guraso kontrola nola bideratu eta aplikatu behar den azaldu zitzaien, horretarako hainbat gomendio baliagarri emanez.