Solasaldiaren helburua familian ardura eta berdintasuna piztea eta sustatzea da. Horretarako jarraituko den metodologia aktiboa izango da, elkarrekin esperientziak partekatuz gauzatuko da. Hitzaldietan parte hartzeko gonbita luzatu dute guraso elkartetik, eta jakinarazi dute izena ematea ez dela beharrezkoa izango.
Hitzaldia 18:00etatik 19:30era izango da, Elkarguneko Oteiza aretoan.