Bertsoa paperean

Reala

Erabiltzailearen aurpegia Ugaitz Beristain

Ugaitz Beristainek ekaineko Maxixatzen aldizkarirako egindako bertsoak: 'Reala'.

Gaia: Reala

Doinua: Iparragirre abila dela

Aurten txapeldun gelditu gera
zelaian emanez maila,
oso atzera egin behar da
azkenengoaren bila,
Athletici gailendu,
Doble poz ematen du,
Ze garaipen biribila,
Lortutakoa beste askoren
aurrena izan dadila.

Pandemiakin etorri zaigu
estadio hutsen hotza,
Eta ospakizunetarako
ez da garai aproposa,
Pozak, penak ta griña,
Bihotz txuri urdiña,
Eta hortaz nola lotsa,
garai hauetan doble eskertzen da
eman diguzuen poza.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide