Gaia: Animo eta eutsi!
Doinua: Iparragirre abila dela
Itxialdiak astindu ditu
baztar denak aldez alde,
nere kantua dijoa
gehien kaltetu direnen alde,
artea, kulturgintza, eta ostalaritza,
gure gogoetan daude,
ia olatua pasatzen dan
inor guztiz ito gabe.
Zuei helarazi nahi dizuet
babesa eta epela,
gure barruak eskatzen duna
sentitu dezazuela,
jatetxeak tarteko, antzoki ta areto,
eta tabernak bestela,
hemendik irten ta betetzeko,
desio biziz gaudela.