Gaia: Urte berria
Doinua: Abokatuak deitu berri dit
Bi mila eta hamazazpia
heldu da amaierara,
Eta nahi gabe zer eman duen pentsatzen jarri ohi gara,
Tarte ederrak seguru asko
barrea eta algara,
Une zail batzuk izango ziren
ta hobe hala ez bada,
Baina urtea azkar joan da
azkarregi beharbada,
Galdera bat datorkit burura
guk nahi genuena al da?
Abiadura haundian dator
eguneroko gurpila,
Inertzi hortatik irtetzea
egiten da zinez zaila,
Baina soilik geuk har dezakegu
geure aginte makila,
Urte berria horretarako
tresna bihurtu dadila,
Urterik urte eskatzen zaio
nahi eta desio pila,
Bere kasa ez dira_etorriko
ez bagara joaten bila.