Ttipi-Ttapa taldeak ikus-entzunezko lanen sorta bat kaleratuko du datozen egunetan, 6. Lasterketa Solidarioaren bueltan. Aurten, egitasmoaren antolatzaileek alzheimerra jarri dute erdigunean, eta horregatik, gaixotasun horren hainbat ertz jorratuko dituzte herritarren testigantzez osatutako bideoen bidez. Esaterako, alzheimerrak ingurukoengan eragin nabarmena du testigantza honetan argi ikusten den bezala. Koro Epeldek bere gurasoen gaixotasunaren inguruko bizipenak kontatu ditu lehen bideo honetan.