Euskadiko Tenis Txapelketa irabazi du Jon Orbegozok

Erabiltzailearen aurpegia Txerloia tenis kluba 2025ko urr. 13a, 17:20

Orbegozo, erdian, saria jaso zuen unean. (Euskadiko Tenis Federazioa)

35 urtetik gorako beteranoen mailako txapelketa irabazi zuen azpeitiarrak, atzo. Lehen seta galduta, bigarren eta hirugarren seta irabazi zituen Orbegozok Euskadiko Txapelketa irabazteko. Ordea, azken dema erabakigarrian atzetik joan zen markagailuan azpeitiarra eta partida galtzeko bi pilota aurka izan zituen.

Jon Orbegozo Azkoitiko Txerloia tenis klubeko kideak Euskadiko Tenis Txapelketa irabazi zuen atzo, igandea, Donostiako Ondarretako tenis pistetan. 35 urtetik gorako beteranoen mailako finala jokatu zuen Orbegozok Josu Ortiz de Zarateren aurka, eta azpeitiarrak bi eta bat menderatu zuen aurkaria.

Aurreneko seta 5-7 galdu zuen azpeitiarrak, baina ondorengo bietan irabazle suertatu zen hura: 7-5 eta 10-7 gailendu zen Orbegozo azken bi demetan. Azken set erabakigarrian, gainera, atzetik joan zen markagailuan eta partida galtzeko bi pilota aurka izan zituen Orbegozok. Dena den, markagailua iraultzea eta Euskadiko Txapelketa irabaztea lortu zuen.

Amaieran banatu zituzten sariak eta Orbegozok Juan Azpiroz Real Club de Tenis de San Sebastian taldeko presidentearen eta Txus Paredes Euskadiko Tenis Federazioko zuzendari teknikoaren eskutik jaso zuen saria.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide