Denboraldiari amaiera emateko, Muguruza Cup txapelketa jokatu zuten atzo, ostirala, Txerloiako tenis pistetan, Txerloia klubak antolatuta. Emakumeen binakako txapelketa izan zen atzokoa, eta guztira 13 bikote lehiatu ziren. Hamar puntutara jokatu zituzten partidak, eta Leire Gilek eta Irune Beitiak osatutako bikotea izan zen garailea. Haiek Marian Ucinen eta Ana Azkoitiaren aurka jokatu zuten finala, eta 10-4 eta 10-2 amaitu zuten neurketa.