Etzi, ostirala, jokatuko dute Txerloia tenis klubak antolatutako Muguruza Cup emakumeen binakako txapelketa. Guztira, 11 bikotek eman dute izena, eta horiek 16:00etan hasiko dituzte partidak Txerloiko tenis pistetan.
Bikote horiek guztiak lau multzotan banatuta arituko dira, baina multzokako fasea lehen postuan amaitzen duen bikoteak soilik lortuko du finalerdietara sailkatzea. Finalerdiak eta finala egun horretan bertan jokatuko dituzte.
Hona hemen bikoteak:
- 1. multzoa: Sara-Txaro, Diana-Ainhoa eta Maialen-Lierni.
- 2. multzoa: Irune-Leire, Amaia-Esti eta Olaia-Nahikari.
- 3. multzoa: Amaia-Marian, Ana C.-Lorena eta Ana O.-Josune.
- 4. multzoa: Miren G.-Maje eta Marisa-Karmen.