Udako tenis ikastarorako izen ematea zabaldu du Txerloia tenis klubak

Erabiltzailearen aurpegia Txerloia tenis kluba

Zenbait ikasle, Txerloiako tenis pistetan. (Txerloia tenis kluba)

Ekaina eta uztaila bitartean, lau txandatan banatuta eskainiko du ikastaroa Txerloia tenis klubak, Txerloiako tenis pistetan. Izen ematea zabalik da dagoeneko.

Txerloia tenis klubak udako tenis ikastaroa eskainiko du uztailaren 5etik 30era bitartean. Bi txandatan banatuko dute ikastaroa; izan ere, lehen txanda ekinaren 23tik uztailaren 18ra bitartean. Guztira, lau txandatan banatuta eskainiko dituzte ikastaroak: ekainaren 23tik 27ra aurrena; bigarrena, ekainaren 30etik uztailaren 4ra; hirugarrena, uztailaren 7tik 11ra; eta laugarrena eta azkena, uztailaren 14tik 18ra.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, posible izango du ikasle batek asteka izena ematea. Aste batean aritu nahi dutenek, 25 euro ordaindu beharko dute, bi astetan parte hartu nahi dutenek 40 euro, hiru asteko ikastaroa osatu nahi dutenek 60 euro, eta azkenik, lau asteetan parte hartu nahi dutenek, 80 euro. Izena emateko, whatsapp mezu bat idatzi beharko da 669 621 802 telefono zenbakira. Ordainketa Bizum bidez egin beharko da, edo bestela, eskura ordaindu ikastaroaren lehen egunean.

Ikastaroaren ordutegia zein izango den ere zehaztuta du Txerloia tenis klubak. 09:30ean hasita, 2010 eta 2014 urteen artean jaiotakoek egingo dute ikastaroa; 10:30ean hasita, 2015 eta 2018 urteen artean jaiotakoek; eta azkenik, 11:30ean hasita, 2010 eta 2014 urteetan jaiotakoek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide