Txerloia tenis klubeko absolutu mailako gizonek VNRC tenis ligako bi lehia jokatu dituzte asteburuan. Zapatuan, bost eta bi irabazi zuten Astilleron (Espainia) jokatutako jardunaldian. CDE La Cantabrica taldearen aurka aritu ziren.
Aldiz, atzo, Donostian aritu diren herriko taldeko tenislariak RCT San Sebastian taldearen aurka. Bigarren Mailako igoera fasera zein talde sailkatu jokatu zuten han, baina inolako aukerarik gabe gelditu ziren, partida guztiak galduta. Hala, sailkapeneko bigarren postuan amaitu dute liga Azkoitiko tenislariek.
Jon Orbegozok, Manex Rezabalek, Aitor Magallanesek, Agustin Quintanak, Inko Mujikak, Igor Zubizarretak eta Alejo Azkuek parte hartu dute VNRC tenis ligan Txerloia tenis klubaren izenean.