Joan den asteburuan jokatu dituzte Getxon (Bizkaia), haurren mailako Euskadiko Olinpiar Jokoak. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako txapelketetan sailkatzen diren jokalariek parte hartu ohi dute txapelketa horretan, eta Gipuzkoa ordezkatuz parte hartu zuten Azkoitiko Txerloia tenis klubeko kirolariek.
Batetik, Hodei Ulaziak banaka eta binaka urrezko dominak lortu ditu, Janik Larrañagak brontzea, eta biek elkarrekin urrea. Aurreko astean Donostian izan zen Gipuzkoako Txapelketako sari banaketa, eta Txerloian entrenatzen duten hainbat jokalari saritu zituzten.