Gaur goizean jokatu ditu Txerloia Tenis Klubeko taldeak Busturian (Bizkaia) VNRC Ligako lehenengo partidak. Euskadi, Nafarroa, Kantabria eta Errioxako taldeen aurka jokatu beharko dute ligan, eta lehenengo aldia dutenez, laugarren kategorian daude.
Jokatutako partidak erraz irabazi dituzte. Guztira bost banakako eta bi binakako jokatuta, emaitza 0-7 izan da. Hurrengo neurketa Azkoitian jokatuko dute otsailaren 18an Basauriko CT Artunduaga taldearen aurka.