Bi azkoitiar, tenisaren Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen finalean

Erabiltzailearen aurpegia Txerloia tenis kluba

LarraƱaga eta Ulazia, ezkerrean, hurrenez hurren.

Taldeka Gipuzkoak irabazi du urrezko domina. Banakakoan, berriz, dominak eskuratu dituzte Hodei Ulaziak eta Janik Larrañagak.

Larunbatean eta igandean tenis partida ugari jokatu zituzten Txerloia tenis klubeko gazteek, Arrasaten (Gipuzkoa). Gipuzkoako taldeak, Arabaren eta Bizkaiaren aurka jokatu zuen, eta etxera ekarri zituzten urrezko domina.

Gipuzkoa ordezkatu zuten Azkoitian entrenatzen duten hiru jokalarik: Janik Larrañaga (Azkoitia), Hodei Ulazia (Azkoitia) eta Nora Llera (Eibar). Banakakoan Hodei Ulaziak urrezko domina lortu du eta Janik Larrañagak zilarrezkoa. Zorionak guztioi!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide