Hiru tenis pistak berrituta

Erabiltzailearen aurpegia Txerloia tenis kluba

Txerloiko hiru tenis pistak berrituta.

Txerloian berritzeko zeuden bi tenis pistak konpondu ditu Udalak. Hiru pistak jokatzeko prest daude dagoeneko; atzo estreinatu zituzten falta ziren biak. Pistak berritzeko eskaera herritarrek egin zuten Denon Herrixe partaidetza prozesuan.

 

Duela 26 urte egin zituzten teniseko hiru pista Txerloian, eta ordutik haiek mantendu dituzte. Txerloia Tenis Klubaren esanetan, "oso zaharkituta" zeuden, ordea. "Arazoak sortzen ziren jokatzeko orduan, besteak beste, bote okerra egiten zuelako pilotak". Horietako bat duela urtebete inguru berritu zuten, eta, orain, gainerako biak konpondu dituzte. Gainera, pistak berritzearekin batera, sareak eta argindarreko kableak ere aldatu dituzte. 

Tenisean jokatzeko pista berriekin, txapelketetan eta ikastaroetan murgilduta dabil Txerloia Tenis Kluba, hala nola, Azkoitiko Open-ean. 

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide