Gaia: Aurten bai
Doinua: Nafarroako mendi gainetan
Toperik gabe edan ondoren
ta jan ostean pasioz
kolpez aldatzen dira egoki
hasi nahiaren desioz
enbutidoak mandarinaz ta
txanpain kopak infusioz
beste urte bati ohitura onekin
ekiteko ilusioz.
Gimnasioko aldageletan
ta Loiolako bidean
herri erdia elkartzen gara
izerditzeko idean
"Aurtengoan bai, aurtengoan bai"
entzun daiteke airean
ea zenbatek mantentzen duen
plan hau hurrengo hilean.