Gaia: Hala bazan ta ez bazan.
Doinua: Aita izena.
Abenduari kaixo esanda
jarriz atzera begira
pasa ditugun hilabeteak
arraroak izan dira
imaginatzen ezin gintezkeen
iritsi hain urrutira
honek guztiok astindu gaitu
bakoitza bere neurrira
ta gutxienez hontatik zerbait
ikasi bagendu, tira...
Pasa duguna pasa dugula
ezin da jarri zalantzan
baina ipuin bat bakarrik balitz
hala bazan ta ez bazan
hogeia eta hogeita bata
sartu bitez kalabazan
hogeita bia askoz hobea
izango den esperantzan
ta ea Covidik gabe irteten
garen Azkoitiko plazan!