Urteak daramatza itxita Dumontarren kabaret zaharrak, baina Rosek eta Juliettek berriro irekiko dituzte ateak. Lokalean hainbat artista arituko dira bezeroen egonaldia arintzen. Artista horien egonaldia, ordea, ez da batere arina izango. Teilatu desberdinen azpian jaioak eta berdinaren azpian elkartuta, euren bizipenak, ametsak eta amesgaiztoak elkarbanatuko dituzte. Argiak eta itzalak. Agurrak eta ongietorriak. Enkajea, lentejuelak eta ezpain gorriak. Cedric Flamcourtek gidatuta, tirabiren lekuko izango da ikuslea.
Sarrerak
Sarrerak aurrez Gazte Informazio Bulegoan eskuratu ahalko dira martxoaren 6tik aurrera bost euroren truke. Egunean bertan zazpi euro balioko du ikuskizuna zuzenean jarraitzeko sarrerak.