Konponbidea eta bakea hauspotzen jarraitzeko, Giza Sarea egingo da ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Sare

Bihar, 19:00etan, Konponbidea eta Bakearen aldeko Giza Sarea deitu du Azkoitiko Sarek. Konponbidea eta Bakea hauspotzen jarraitu beharra dugu.

 

Maiatzaren 4az geroztik, garai berria ireki da Euskal Herrian, elkarbizitzan eta bakean bizi ahal izateko. Estatuak ordea, ETAk emandako urrats atzeraezin eta garrantzitsuari iraganeko teknikekin erantzun dio, inmobilismoan, sufrimenduan eta errepresioan sakonduz.

Oraingoan, preso eta iheslari ohien ondasunak izan dituzte jomuga, Azkoitian Kandidori eta Iñakitxori 2006an egindakoaren gisara. Ezin dugu onartu estatu espainiarra ezer aldatu ez balitz bezela iraganari begira jarraitzea, bere mendeku gosean itxuturik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide