Ibon Iparragirre euskal presoaren egoera larria salatzeko Giza Sarea

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Sare

Ostiralean, azaroak 24, Ibon Iparragirre euskal presoaren egoera larria salatzeko Giza Sarea izango da Azkoitian. 19:00etan emango zaio hasiera ekitaldiari eliz ataritik abiatuta.

 
Ibon Iparragirre euskal presoaren egoerak, larria izaten jarraitzen du eta ondorioz, larriki gaixo diren presoei askatasuna ukatzeak, preso diren herritarren heriotza kopurua igotzen joatea dakar.
Horren adibide, azken egunotan gertaturiko Belen Gonzalezen heriotza. Belen, espetxean zela sortutako minbiziaren ondorioz hil da, eta gainera, bere askatasuna osoki eskuratu gabe. Espetxealdi arinduan eman ditu eta, azken 8 urteak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide