Salatzen Dut dinamika berria gehituko zaio ostiraleko Giza Sareari

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Sare

Datorren ostiralean, hilak 30, berrabiatuko da Sare egitasmoaren Giza Sarea ekimena 19:00etan eliz ataritik. Oraingoan Salatzen Dut dinamika berria gehituko zaio herriko Giza Sareari; modu horretan, norbanako bakoitzak bere egiteko aukera izango du Jose Ramon Lete Alberdi "Traki"-ren senide eta lagunek dispertsioaren ondorioz dituzten gastuen, egin beharreko kilometroen eta errepidean pasa behar duten denbora tartearen salaketa. 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide