Triatloi taldeko kideek osatutako Giza Sarea bideoan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Sare 2015ko eka. 4a, 17:06

Ehun lagunetik gora batu ziren pasatako asteburuko Giza Sarean. Herriko alde zaharra zeharkatu ondoren, Haritz Elorza triatloi taldeko lehendakariak hartu zuen hitza.

Elorzak azaldu zuen amets eta helburuak lortzeko esfortzuaz jakitun izanagatik, Euskal Presoen Euskal Herriratzean ahalegintzeko lanean jarraitu beharra dagoela. "Ametsek, ordea, beteko badira behintzat, esfortzua, sakrifizioa, ahalegina, lana eta konpromisoa eskatzen dute. Horren jakitun, gu prest gaude horretarako".

Azkoitiko Sarek balorazio baikorra egiten du "Giza Sareak oinarri sendoa du dagoeneko eta datorren hilean ere parte hartzen jarraitzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu".

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide