Azurmendi: 'Eskandalagarria da presoekin gertatzen ari dena'

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Sare 2015ko api. 25a, 15:46

Ehun lagun inguru batu ziren Giza Sarean, eta herriko alde zaharra zeharkatu ondoren, parrokoak hartu zuen hitza. "Eskandalagarria da presoekin gertatzen ari dena", adierazi zuen atzo Felix Azurmendi parrokoak.

Ildo horretatik Giza Sarearen garrantzia azpimarratu zuen: "Sare hau bakearen sarea da, adiskidetzearen sarea, normalizazioaren sarea eta presoen eskubideen bermearen sarea". Azkoitiko Sarek balorazio baikorra egiten du: "Giza Sarea goraka doa, eta datorren hilean ere parte hartzen jarraitzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu."

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide