Errematea

Arrazakeria, kapitalismoaren tresna indartsua

Erabiltzailearen aurpegia Rina Cabeza 2025ko ots. 28a, 15:00

Langile bat lanean. (Freepik)

Rina Cabeza kolaboratzaileak urtarrileko Azkoitia Guka aldizkarirako idatzitako iritzi artikulua da honako hau: Arrazakeria, kapitalismoaren tresna indartsua.

Arrazakeria ez da norbanakoen aurreiritzien emaitza soilik, sistema kapitalistaren engranajeetan funtsezko elementu bat da. Langileriaren batasuna apurtzeko eta kontrol soziala bermatzeko, kapitalismoak arrazakeria sustatzen du, egiturazko zapalkuntzaren bidez. Horrela, langile arrazializatuen lan baldintza prekarioak eta estigmatizazio sozialak kapitalaren metaketa prozesuari mesede egiten diote.

Sistema honek, gainera, despolitizazioa eta nagusitasun moral faltsua elikatzen ditu. Errealitatean, arrazakeriak desberdintasun ekonomikoak eta zapalkuntza legitimatzeko balio du, eta langile klasearen borroka kolektiboa oztopatzen du. Ondorioz, arrazakeriaren aurkako borroka ez da pertsonen portaera aldatzera mugatu behar; justizia soziala lortzeko beharrezkoa da egitura kapitalistak zalantzan jartzea eta desegitea.

Langileriaren ahalduntzeak eta kolektibotasunean oinarritutako borrokak arrazakeriaren aurkako benetako irtenbidea eskaintzen dute. Arrazakeria ez da errotik desagertuko, kapitalismoaren zutabeek irauten duten bitartean. Ez utzi biderik arrazakeriari!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide