Badago alternatiba

Erabiltzailearen aurpegia Rina Cabeza 2024ko uzt. 31a, 09:30

Rina Cabezak ekaineko Azkoitia Guka aldizkarirako idatzitako iritzi artikulua da honakoa: Badago alternatiba.

Pasa den Maiatzaren Lehenean behin eta berriro errepikatu genuen Bilboko kaleetan zehar alternatiba batek existitzen duela. Gaur, oraindik, gauza bera pentsatzen dut; alternatiba bat badagoela naturaren suntsiketaren aurrean, kolapso sanitarioaren aurrean, bizi baldintzen pobretzearen aurrean, faxismoaren eta gerra inperialisten aurrean nahiz beste hainbeste arazoren aurrean.

Alternatiba hori, ordea, antolakuntzaren bitartez egingo dugu posible. Kapitalismoaren gaindipenerako baldintzak egunetik egunera posibleago eginez, instituzioen eta beraien mugetatik at antolatuz auzoetan, herrietan, eskualdean... sozialismoa hedatuz gero eta eremu gehiagotara. Eta horretan dihardugu arlo ezberdinetan: hezkuntzan, osasungintzan, emakumeen auzian, gazte problematikan, etxebizitzan eta abar.

Ez dugulako onartzen dagoena eta ez dugulako onartuko. Jada alternatiba batek existitzen duelako, batzuek oraindik ikusi nahi ez badute ere. Beraz, bai, badago alternatiba bat kaos honen guztiaren barruan. Antolakuntzaren bitartez lortuko dugulako.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide