Energia trantsizioaz

Erabiltzailearen aurpegia Rina Cabeza 2024ko api. 15a, 10:47

Rina Cabezak martxoko Maxixatzen aldizkarirako idatzitako iritzi artikulua da honakoa: 'Energia trantsizioaz'.

Energia trantsizioa ez dator planeta honetan bizi garenon hobe beharrez. Kapitalaren biziraupena da jokoan dagoena; krisi luze batean dago kapitala, energia iturri nagusia agortzen ari zaio. Eta horren aterabideak etekin gose berberaren arabera planteatzen dira, inori ez baitzaio bat-batean kontzientzia ekologista onberarik sortu. "Energia berdea" sortzeko Euskal Herri osoko mendiak suntsitu eta parke eolikoak landatu nahi dituztenak beraien poltsikoak atmosfera CO2z betetzen loditu dituztenak dira.

Klima kontuen panorama larritzekoa da, larrituta ez daudenak larritzeko adina. Ezinbestekoa beharko luke kolore berdez pintatu nahi dituzten neurriak seinalatzea, kontua ez delako momentuko interesek mugitzen dituzten neurri berdeekin konformatzea, larrialdi hori guztiari aterabide erreal eta justu bat ematea baizik. Eta, horretarako, gizarte antolamendua aldatzea funtsezkoa da: interes ekonomikoetan zentratu beharrean, gizarte osoaren ongizatean jarri beharko litzateke arreta.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide