Gaur egun, bizi dugun krisi kapitalistaren ondorioz, gogor kolpatuak izaten ari gara bizitzako esparru denetan. Erosteko ahalmena eta soldatak beheraka doaz, lan baldintzak okertzen... Ezin aipatu gabe utzi errepresio kasuak nahiz eskubide politiko eta sozialen murrizketa... Instituzio publikoek proposatzen dituzten politikak, ordea, miseria hori kudeatzea helburu duten propaganda hutsa dira.
Horrekin guztiarekin ezegonkortasun eta ziurgabetasun egoera batera kondenatzen gaituzte. Inputitate osoz jarduten dute enpresari handiek zein txikiek, langileon eskubideak urratzen eta lan baldintza miserableetan lan egitera behartuz.
Autodefentsa Sozialista antolatzeko asmoz, Laneko Autodefentsa Sareak sortu ditugu hainbat Kontseilu Sozialistaren barruan, beharrezkoa ikusten dugulako nagusien inpunitatearekin amaitzeko langileriaren defentsa eraginkorra bermatuko duten instituzio independenteak sortzea. Estatu sozialista izango baita guztiontzako kalitatezko lan baldintza berberak izateko berme bakarra.